XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERTSO-GAIAK.

Bertso-gaiak askotarikoak dira, baiña ez danak bardiñak.

Batzuk, jakiña, jagiagoak, beste batzuk txikiagoak.

Adimenez eta naimenez jantzita daukagu gizona; adimenari egia dagokio, eta naimenari ona.

Eta oneik biok oitura edo moral-legepean dagoz, edo egon bear dabe; baita indar biak egiten dabena be.

Naimenak dagiana, batez be, arte-lana.

Arte-lana gizonaren atsegiñerako egiña da, ta atsegiña buruak baiño geiago biotzak artzen.

Kantatzean, beraz, ez dogu iñoiz be gai loirik erabilli bear; geure biotzaren atsegiñerako dan arte-lana egiaz ta onagaz jantzia izan bear dau, ta iñolaz bere ez guzurrez eta gaiztoz.

Egiari berea emonik guk be lokatz artean narrastu diran bertsolariak izan doguzala, autortu bear.

Baiña au geure izatezko joeraren aurka jokatzea da.

Bertsolariak darabillezan gaiak, ba, jagi ta garbiak izan bear dabe.

Ez dira egundo egokiak beeregikoak, bada-ezpadakoak, entzulearen gogo-biotzai ezer ez diñotsoenak.

Beti ta nainun lotsa ta gizalegea zor yakoz entzuleari.

Gordinkeriz betetako bertso traketsak tabernetan be ez dagoz ondo, ta askoz gitxiago agirian, erriaren aurrean esanak diranean.

Olango jardunaldietan goiko egazkada eskatzen da.

Onek ekarriko ditu entzuleen txaloak.

Ona beti on; ederra beti eder.

Bebiltz txairo aizta biok.